2012/06/28

ZORIONAK SARAH!!!
ONDO ONDO PASA ZURE EGUNEAN!!
MUXU HANDI BAT ALAINEREN PARTETIK.

2012/06/26

AZKEN JAIA !!!

Kaixo 4. mailako ikasleak !!! Zuek iada oporretan zaudete, baina guri oraindik eguntxo batzuk falta zaizkigu ikastolan eta azken lantxo hau prestatu dizuegu gure azken jaia gogora dezazuen. 
Oso ondo pasatu genuen! Jolastu, izozkia jan, dantzaldia ikusi, foto-saltoak egin... Denetarik ! 
Orain atsedena hartzeko unea iritsi zaigu. Lana barra-barra egin dugu eta ondo merezita ditugu opor hauek. Berandu arte egin dezakezue lo (mahai gainean ez, Emma!), eguzkia izkutatu arte kalean jolasten aritu. Zuen denbora da, zuek erabaki zertan erabili. Hori bai, alperrik ez galdu, hori ez da bueltatuko eta...
Esandakoa ba, oso ikasturte zoriontsua pasa dugu elkarrekin eta orain, goza itzazue oporrak!!!
Patxo handi bat,
                            Irantzu, Alaine eta Mirian

2012/06/08

URBASARA AZKEN TXANGOA!!!

Ikasturtea amaitzear dagoenez, 4.mailako ikasleok Urbasan ospatu genuen elkarrekin pasatutako beste urte hau. Lekua izugarri polita, eguzkia goxo-goxo berotzen eta gu alai eta kontent ibili ginen paisaia berriak ezagutzen, ezagunak gogoratzen eta, beti bezala, giro apartan jolasten! 
Oporrak gure zain daude hurrengo izkinaren bueltan, baina ez despistatu, oraindik badago bidea egiteko... 
Beraz, eutsi ondo zuen zaldi eta zalduna eta jarrai dezagun martxa.

2012/06/01

2012/05/25

URAREN IPUINAK

Ura, bizitzaren iturri! Baita gure irudimenaren iturri ere!  Ura beti izan da pertsonaia magiko eta kondaira misteriotsuen bizileku eta guk bizia eman diegu pertsonaia horiei: krakena, lamia, Moby Dick, Nessi....
Hainbat pertsonaia eta istorio ezagutu nahi badituzu ez galdu aukera hau. Murgil zaitez gure Uraren ipuinetan !!! Denak irakurri ondoren bidaliguzu iruzkin bat zure gustukoena zein izan den aipatuz eta zergatia.
PLASSSSHH!!! Uretara!!!